es

Evento final de Bilbao ZERO2, un programa ambicioso que aborda retos de ciudad mediante un proceso de innovación abierta

Zabalguneko eraikinak Bilbao Zero2 proiektuaren lehenengo topaketaren amaiera-ekitaldia hartu du, zeinaren helburua baita lankidetza estrategikoak sustatzea espezializazio handiko enpresa, unibertsitate eta teknologoekin, hartara, Bilboko Udalari lagun diezaioten hiriko erronka berriei aurre egiten eta hiriaren eraikuntzari jarraipena ematen

Azken ekitaldian, non Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enplegu Saileko zinegotzia den Xabier Ochandianok parte hartuko duen, HIRIAREN zenbait ERRONKA aurkeztu dira, eta IRTENBIDE TEKNOLOGIKO berritzaileak aurkeztu dira, zeinak PROIEKTU PILOTUAK martxan jartzeko abiapuntua izango diren

Bilboko Udalak Bilbao Zero2 proiektuaren lehenengo topaketaren amaiera-ekitaldia antolatu du Zabalguneko eraikinean, zeinaren helburua baita lankidetza estrategikoak sustatzea espezializazio handiko enpresa, unibertsitate eta teknologoekin, hartara, Bilboko Udalari lagun diezaioten hiriko erronka berriei aurre egiten eta hiriaren eraikuntzari jarraipena ematen.

Amaiera-ekitaldian izan da Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enplegu Saileko zinegotzia den Xabier Ochandiano ere, eta, bertan, hiriak aurre egiteko izango dituen askotariko erronkak aurkeztu dira, eta irtenbide teknologiko berritzaileak ekarri dira, zeinak proiektu pilotuak martxan jartzeko abiapuntu izango diren.

Maiatzean laugarren Think Tank egin ostean, non ordura arte egindako aurrerapenak aurkeztu ziren, gaurko jardunaldian Bilbao Zero2 proiektuaren bigarren edizioaren emaitzak aurkeztu dira. Bertan izan dira, besteak beste, teknologoak eta INNOLAB Bilbaoren aholkularitza jaso duten ikerlariak, bai eta proiektua osatzen duten lau klusterretako ordezkariak ere: ERAIKUNE – Eraikuntzako Euskadiko Klusterra, Euskadiko Energia Klusterra, ACLIMA – Euskadiko Ingurumen Klusterra eta MLC ITS – Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterra.

Zabalguneko eraikinean antolatu den ekitaldiaren xedea da BILBAO ZERO2 proiektuaren lehenengo topaketan parte hartu duten eragileen eta enpresen emaitzak eta esperientzia partekatzea eta ezagutzea izan da. Hori horrela, proiektuan parte hartu duten udal-arloetako ordezkariek, proiektua osatzen duten lau klusterretako ordezkariek eta enpresa parte-hartzaile batzuek proiektuetan lortutako emaitzak azaldu dituzte eta mahai-inguruen bitartez egindako lan-prozesuaren balorazioa partekatu dute.

Honela egituratu dira mahai-inguruak:

Lehenengo mahai-inguruaren bitartez, honako gai hauei lotutako erronkak landu dira: hiri-energia berriztagarria sortzea, energia eraginkorra kontsumitzea, eraikinak birgaitzea, azpiegituren kudeaketa eta mantentzea eta datua kudeatzea.

Bigarren mahai-inguruan, gai hauei lotutako proiektuak jorratu dira: hondakinen kudeaketa, birnaturalizazioa eta hiri-birgaitzea; proiektu estrategikoen kudeaketa eta plangintza, eta benetako aztarna neurtzea.

Beste alde batetik, hirugarren mahai-inguruan, Bilbao Zero2-ko diziplina anitzeko lantaldeetan eta proiektuetan aplikatutako metodologia partekatu da.

Bestalde, networking aktiboko saio bat egin da, non informazioa eta harremanetarako aukerak trukatu diren; gainera, proiektuan parte hartzen duten pertsona, enpresa eta eragileen esperientziak lehen eskutik ezagutu ahal izan dira.

Hiriaren etorkizunean izango duen eraginaren jakitun, udaleko zazpi arlok osatu dute proiektuaren erdigunea, klusterretako enpresekin eta teknologoekin batera. Hauexek arloak:

Zerbitzuak eta Bizi-kalitatea Hiri-plangintza eta Proiektu Estrategikoak. Ekonomiaren Garapena, Merkataritza eta Enplegua – Bilbao Ekintza. Arreta, Herritarren eta Nazioarteko Partaidetza – BilbaoTIK. Zerbitzu orokorrak. Bilbao Kirolak.

ETORKIZUNEKO BILBO

BILBAO ZERO2 prozesu ekonomikoak normaltasunera itzultzean gertatuko den bizkortzearen ondorioz sortu da, Automatizazioa, Adimen Artifiziala eta Digitalizazioa areagotuz, besteak beste.

Proiektuak hiru urteko indarraldia izango du, eta, aldi horretan, lan-saioak egingo dira urtero, teknologia eta zerbitzu aurreratuek planteatutako erronkei aurre egiteko palanka gisa eskain ditzaketen aukerak identifikatzeko. Ildo horretan, aztertu diren arazoak Bilboko benetako beharrak izan dira, udaleko Udal Arloetatik definitutakoak.

Era berean, Zorrotzaurre Bilbo Zero2-n definitutako proiektuak gauzatzeko leku posible gisa identifikatzen da, hiriko parke teknologikoaren lehen fasearekin eta enpresak ezartzeko eta enplegua sortzeko aukera-gune berriekin lerrokatuta.

El Edificio del Ensanche ha acogido el evento final de la primera iteración del proyecto Bilbao Zero2, que tiene como objetivo el fomento de las colaboraciones estratégicas con empresas, universidades y tecnólogos/as de alta especialización que ayuden y acompañen al Ayuntamiento de Bilbao a seguir construyendo ciudad ante sus nuevos retos.

Durante el evento final, en el que ha participado Xabier Ochandiano, concejal de Desarrollo Económico, Comercio y Empleo del Ayuntamiento de Bilbao, se han presentado diferentes RETOS DE LA CIUDAD a los que se han aportado SOLUCIONES TECNOLÓGICAS innovadoras que derivarán en la puesta en marcha de PROYECTOS PILOTO.

El Ayuntamiento de Bilbao ha celebrado en el Edificio El Ensanche el evento final de la primera iteración del proyecto Bilbao Zero2, que tiene como objetivo el fomento de las colaboraciones estratégicas con empresas, universidades y tecnólogos y tecnólogas de alta especialización que ayuden y acompañen al Ayuntamiento de Bilbao a seguir construyendo ciudad ante sus nuevos retos.

Durante la celebración de este evento final, en el que ha participado Xabier Ochandiano, concejal de Desarrollo Económico, Comercio y Empleo del Ayuntamiento de Bilbao, se han presentado diferentes retos que debe abordar la ciudad, a los que se han aportado soluciones tecnológicas innovadoras que derivarán en la puesta en marcha de proyectos piloto.

Tras el cuarto Think Tank llevado a cabo el pasado mes de mayo donde se presentaron los avances realizados hasta la fecha, en la jornada de hoy se han presentado los resultados de la primera iteración del proyecto Bilbao Zero2. Entre ellos, tecnólogos, tecnólogas, así como profesionales de la investigación convocados/as por INNOLAB Bilbao y representantes de los cuatro clústeres que forman parte del proyecto: ERAIKUNE – Clúster de la Construcción del País Vasco, Clúster de Energía del País Vasco, ACLIMA – Clúster de Medio Ambiente del País Vasco y MLC ITS – Clúster de Movilidad y Logística del País Vasco.

El objetivo del evento celebrado en el Edifico del Ensanche ha sido compartir y conocer los resultados y la experiencia de las empresas y agentes que han participado en la primera iteración del proyecto BILBAO ZERO2. Así, representantes de las áreas municipales del consistorio involucradas en el proyecto, representantes de los cuatro clústeres que forman parte del proyecto y algunas de las empresas participantes han expuesto los resultados obtenidos en cada uno de los proyectos, además de compartir la valoración del proceso de trabajo llevado a cabo a través de mesas redondas.

Las mesas redondas se han estructurado de la siguiente manera:

Mediante la mesa redonda 1 se han abordado retos de ciudad vinculados a la generación de energía urbana renovable, el consumo energético eficiente, la rehabilitación de edificios, la gestión y mantenimiento de infraestructuras y la gestión del dato.

En la mesa redonda 2, se ha trabajado en proyectos relacionados con la gestión de residuos, la renaturalización y regeneración urbana, la planificación y gestión de proyectos estratégicos y la medición de la huella real.

Por su parte, en la mesa redonda 3, se ha puesto en común la metodología aplicada en los proyectos y grupos de trabajo multidisciplinares de Bilbao Zero2.

Adicionalmente se ha llevado a cabo una sesión de networking activo donde se ha posibilitado el intercambio de información y contactos, así como la posibilidad de conocer de primera mano las experiencias de personas, empresas y agentes implicados en el proyecto.

Conscientes de su repercusión en el futuro de la ciudad, siete áreas del Ayuntamiento han formado el núcleo central de esta primera iteración del proyecto junto con las empresas de las Clústeres y tecnólogos/as. Estas áreas son:

Servicios y Calidad de vida. Planificación Urbana y Proyectos Estratégicos. Desarrollo Económico, Comercio y Empleo – Bilbao Ekintza. Atención, Participación Ciudadana e Internacional – BilbaoTIK. Servicios Generales. Bilbao Kirolak.

EL BILBAO DEL FUTURO

BILBAO ZERO2 nace como consecuencia del aceleramiento que se va a producir en la progresiva vuelta a la normalidad de los procesos económicos, con una intensificación de la Automatización, Inteligencia Artificial y Digitalización, entre otros.

El proyecto tendrá una vigencia de 3 años, periodo en el que con carácter anual se llevarán a cabo sesiones de trabajo para identificar las oportunidades que la tecnología y los servicios avanzados pueden ofrecer como palanca de solución a los retos planteados. En este sentido, las problemáticas que se analizan son necesidades reales de Bilbao, definidas desde las propias Áreas municipales del Ayuntamiento.

También, se identifica Zorrotzaurre como un posible lugar de ejecución de los proyectos definidos en Bilbao Zero2, alineado con el despliegue de la primera fase del parque tecnológico urbano, nuevos espacios de oportunidad para la implantación de empresas y generación de empleo.

Jornadas y Eventos programados

Dic
15
Jue
5:45 pm Evento de lanzamiento Mugabi @ Córner Norte SAN MAMÉS (Acceso puerta 7)
Evento de lanzamiento Mugabi @ Córner Norte SAN MAMÉS (Acceso puerta 7)
Dic 15 a las 5:45 pm – 9:00 pm
El próximo 15 de diciembre celebraremos el lanzamiento del proyecto “MUGABI Agente Rehabilitador” (constituido por compañías del sector Energético, Financiero, Rehabilitación y Construcción), para presentar a los principales agentes del sector de la rehabilitación energética nuestra[...]

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies