es

Aukera Berriak Sektoreentzako

Pasaden uztailaren 13an, asteazkenean, Eraikune-k “Aukera Berriak Sektoreentzako” izenburua duen jardunaldia antolatu zuen bere kideentzako. Non Clusterreko lan ildoak eta 2016ko proiektuak aurkeztu ziren.

Jardunaldiaren helburua nazioartekotze eta berrikuntzaren bidez Eraikuneko kideak lehiakortasun gehiago edukitzeko zuzeneko aukera berriak ezagutzea izan zen.

Jardunaldian,  Eraikuneko Zuzendariak, Txema Ipiña, eta bere taldeak, hurrengo gaiak aurkeztu zituzten:

  • Eraikuneko 2016ko Proiektu Estrategikoak: momentu honetan burutzen ari diren nazioartekotze eta berrikuntzako ekintza guztiak eta proiektu estrategikoak aurkeztu ziren.
  • 2015ko Lan Taldeak eta 2016ko Lan Talde berriaren proposamena: 2015ko lan taldeak errepasatu  ziren, martxan dagoen RIS3 estrategiako lan taldearen konparaketa egin zen  eta 2017rako lan talde proposamen berri bat aurkeztu zen.

Gaztela eta Leoneko Eraikuntza Eraginkor Clusterraren zuzendariak, Enrique Cobreros-ek parte hartu zuen eta gaur egun garatzen ari diren ekimenak eta Eraikune eta AEICE-k sortu zuten “Foro Europeo Intercluster de Construcción”  foroa azaldu zuen. 

JARDUNALDIAREN AURZKEPENA