AURREZTEKO BIGAITZEA: LAGUNTZAK, LANKIDETZA ETA SOLUZIO INTEGRALAK

ERAIKUNEk, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailarekin eta Energiaren Euskal Erakundearekin lankidetzan, “Aurrezteko Birgaitu: Laguntzak, lankidetza eta irtenbide integralak” topaketa antolatu du Bilbon, honako hauek ezagutarazteko: instalazio jasangarriak birgaitzeko eta inbertitzeko laguntza-planak, bizitegi-sektoreko jarduketa eta kasu arrakastatsuak, eta lankidetzaren gakoei buruzko ikuspegi sektoriala. 
Jardunaldi tekniko honen bitartez, eraikuntzaren industriaren ahalmena eta potentziala balioetsiko dira, bizitegi-parkea deskarbonizatzeko helburuak lortuz.

Next Generation EU funtsak eta Euskadiko Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana iristeak aukera historikoa ekarri du esku-hartze integrala behar duen etxebizitza-parke bat birgaitzeko. Gainera, 39,1 milioi euroko hasierako aurrekontua du, eta beste 47,2 milioiko konpromisoa datozen hilabeteetarako. Gaur egun, EAEko biztanleriaren laurdena birgaitu beharreko hiri-inguruneetan bizi da; izan ere, lurraldeko etxebizitzen % 60k baino gehiagok 40 urte baino gehiago dituzte jada, eta efizientziaren eta iraunkortasunaren arloan oso zorrotzak ez diren araudiekin diseinatuta daude.

2030era arte, 60.000 etxebizitza birgaitzea erronka handia bada ere, eragile eta erakunde guztiek elkarlanean aurre egiteko aukera paregabea ere bada.

Eraikuntzaren industriako enpresa eta eragile erreferenteek lagunduta eta
 Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailarekin eta Energiaren Euskal Erakundearekin lankidetzan funtsezko gaiak azalduko dituzte, eta eraikuntzaren industriako profesionalen eskura dauden zerbitzuak, erakundeak eta tresnak jarriko ditugu mahai gainean, Euskadin nahi ditugun birgaitze-obren kalitatea sustatuz.

REHABILITAR PARA AHORRAR: AYUDAS, COLABORACION Y SOLUCIONES INTEGRALES

ERAIKUNE organiza en Bilbao, en colaboración con el Departamento de Planificación Territorial, Vivienda y Transportes del Gobierno Vasco y el Ente Vasco de la Energía, el encuentro Rehabilitar para Ahorrar: Ayudas, colaboración y soluciones integrales, con objeto de dar a conocer los distintos planes de ayudas a la rehabilitación e inversión en instalaciones sostenibles, diferentes actuaciones y casos de éxito en el sector residencial y la visión sectorial sobre las claves de la colaboración, todo ello, para poner en valor la capacidad y potencial de la industria de la construcción y poder así, alcanzar los objetivos de descarbonización del parque residencial.

La llegada de los fondos Next Generation EU y el Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia en Euskadi, supone una oportunidad histórica para rehabilitar un parque de viviendas que requiere de una intervención integral y que además ya cuenta con un presupuesto inicial de 39,1 millones de euros y el compromiso de otros 47,2 millones para los próximos meses. Actualmente, la cuarta parte de la población vasca reside en entornos urbanos que necesitan ser rehabilitados puesto que, más del 60% de las viviendas del territorio tienen ya más de 40 años y están diseñados con normativas poco exigentes en materia de eficiencia y sostenibilidad.

Rehabilitar hasta 60.000 viviendas hasta 2030 es un gran reto,  pero es también una gran oportunidad para que el conjunto de agentes y entidades le hagan frente de manera conjunta y colaborativa.

Acompañados por empresas referentes de la industria de la construcción y con la participación del Departamento de Planificación Territorial, Vivienda y Transportes del Gobierno Vasco y el Ente Vasco de la Energía, trasladaremos cuestiones clave y pondremos encima de la mesa servicios, entidades, herramientas, que están a disposición de los y las profesionales de la Industria de la Construcción, promoviendo la calidad de obras de rehabilitación que queremos en Euskadi.

ANTOLATZAILEA | ORGANIZADOR

LAGUNTZAILE INSTITUZIONALAK
COLABORADORES INSTITUCIONALES

BABESLE NAGUSIA
PATROCINADOR PRINCIPAL

BABESLEAK | PATROCINADORES