EVEk eta IBERDROLAk bero-ponparen teknologiaren aurrerapenei eta aplikazioei buruz antolatutako jardunaldia
Joan den maiatzaren 28an Bero ponpa: Euskadiko klimatizazioa deskarbonizatuz jardunaldi birtuala egin zen. Energiaren Euskal Erakundeak eta Iberdrolak antolatutako topaketan, Klimatizazio Ekipoen Fabrikatzaileen Elkartearekin (AFEC) eta Eraikune Eraikuntzaren Euskal Klusterrarekin lankidetzan, gaian adituak diren erakunde publiko eta pribatuek parte hartu zuten.
AFECeko zuzendari laguntzailea den Marta San Román Cruzek moderatutako ekitaldia EEEko zuzendari nagusi den Iñigo Ansola Kareagaren hitzaldiarekin hasi zen. Hitzaldia Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapia Otaegik maiatzean aurkeztutako Basque Green Deal ekimena aipatuz hasi zuen. Basque Green Deal ekimena Europako esparruarekin bat dator, eta energia-sistemaren eraldaketa, ingurumenaren babesa eta digitalizazioa ditu helburu. 2030erako zehaztutako helburuen arabera, isurketak % 45 murriztuko dira, berriztagarrien kontsumoan % 20ko kuota lortuko da eta enplegu berdea sortuko da.
Bestalde, Asis Canales Abaituak, Iberdrolak EAEn duen ordezkari instituzionalak, klima-aldaketaren aurkako borrokan gizarte-eragile guztiek eta gizarteak parte hartu behar dutela azpimarratu zuen. Trantsizio energetikorantz eta klima-aldaketaren aurkako borrokarantz aurrera egiteko gako nagusiak nabarmendu zituen; eraikinen eraginkortasun energetikoa, energia-ekoizpenaren deskarbonizazioa eta kontsumoen elektrifikazioa. Erronka handi hori ez dagokie soilik energia-enpresei, eskaintza eta eskari elektrikotik sustatu behar baitira.
Eskaintzaren ikuspuntutik, energia fosilen ordez energia berriztagarriak erabili behar dira. Baina, gainera, eskura dagoen teknologiak eboluzionatu egin behar du eskalako ekonomia bihurtzeko, eta gero eta eraginkortasun handiagoa izan behar du, batez ere biltegiratzearekin lotutakoak. Gainera, mundu mailan ordezteko eta ekoizpen-gaitasuna handitzeko egin beharreko inbertsioa ikaragarria da.
Eskariaren ikuspuntutik, emisioen gainean erantzukizun handiena duten jardueren gainean jardun behar da. Horien artean, garraioa, beroan intentsiboak diren industria-prozesuak eta klimatizazio-sistemak (berokuntza eta aire egokituak) nabarmentzen dira.
Ildo horretan, biak bat etorri ziren bero ponpa; klimatizazioa deskarbonizatzeko, egungo instalazio tradizionalak ordezkatzeko eta 2030erako helburuak lortu ahal izateko; alternatiba berriztagarririk eraginkorrena dela esatean.
Izan ere, bero-ponpa benetako iraultza bizitzen ari da. Europako ekoizle handi guztiak errendimendu oso handiko ekipo berritzaileak, kostu txikiagokoak, prestazio-zerbitzu handiagoak eta erosotasun hobeagokoak merkaturatzen ari bait dira. Horren ondorioz, gobernuek ia etxebizitza berri guztietan ezartzeko agindua eman dute eta errekuntza-galdarak pixkanaka berritzeko sustapena egin dute, hala nola 2019ko abenduaren 28an indarrean jarri zen EKTaren azken aldaketa (esteka).
Laguntzen arloan, horiek sustatzen lagundu dezakete, gobernuak abuztuaren 4an onartutako 300 milioi euroko zuzkidura duen eta autonomia erkidegoen artean banatuko den PREE programa, abuztuaren 14an onartutako Renovation Wave Strategy programa eta Euskal Energiaren
Bero-ponpa (bideoa) Europan finkatu diren hiru helburuak modu zuzenean betetzen laguntzen dituen teknologia izanik:
- Eraginkortasun handiagoa. Energia elektrikoko unitate batekin, 3 eta 6 arteko bero edo hotz unitateak sortzen ditu.
- Berriztagarriagoak. 2,5 errendimendutik gorako errendimenduekin, sortutako beroa erabiltzaileak sortutako energia berriztagarri gisa zenbatzen da. Era berean, elektrifikazio progresiboak energia berriztagarriko instalazio berriak garatzea ahalbidetzen du.
- Isurpen txikiagoak. Mix-elektrikoaren klimatizazioan ohikoa den erregai fosilaren kontsumoa murrizten du, egunetik egunera berriztagarriagoa baita.
Samuel Perez Ramirezek hitzaldi saioari hasiera eman zion bero-ponpak deskarbonizazioan duen paperari buruzko azalpenarekin. Izan ere, teknologia berri hori erabiliz lortutako errendimenduak beste prozesu fisiko batzuetan lortutakoak baino askoz handiagoak dira. Bero-ponpak gas-galdarak baino eraginkorragoak dira, eta, horregatik, EKTk ia alde batera uzten ditu galda horien erabilera eraikuntza berrietan. Hala ere, eskalako ekonomia lortzeko eta eskariari mesede egiteko ekoizpenaren automatizazioa bultzatzeaz hausnartu du.
Bestalde, Jose Fernandez Searak bero-ponpen teknologiaren bilakaera, iraultza eta egungo egoera aurkeztu zituen. 2000. urteaz geroztik, bi bero-ponpa mota nagusi dira Europako merkatuan: aerotermia eta geotermia. Erabileretan eta errendimenduetan izandako aurrerapenak izugarriak izan dira, eta datozen urteetan ere joera bera izango dela aurreikusten du.
Jose Manuel Borque Larreak erakunde publikoek duten papera azaldu eta EEEk kudeatzen dituen laguntza programak azaldu zituen. Bereziki, bero-ponpen instalazioak diruz laguntzen dituzten programak aipatu zituen.
Jardunaldiaren lehen blokea ixteko, araudiari dagokionez, Antton Arrieta Insaustik bero-ponpari aplikatu beharreko araudi teknikoa aurkeztu zuen. Oso gai zabala da, eta bero-ponpak merkaturatzeko Europako zuzentarau eta erregelamenduetan eta bero-ponpak behar bezala instalatzeko RITE araudia laburbildu zituen.
Ondoren, bero-ponpak instalatzearen arrakastazko sei kasu aurkeztu ziren hainbat erabileratan: bizitegi publikoa, hirugarren sektorekoa, industriala, bizitegi kolektiboa, bizitegi indibiduala eta osasuna. Gainera, sistema fotoboltaikoekin eta geotermiekin konbinatutako prestazioen bateragarritasuna eta hobekuntza frogatu zen.
David Grisaleñak bero-ponpen instalazioak ondo komisionatzearen garrantzia azpimarratu zuen, baita instalazio horien monitorizazioa ere, etxebizitza publikoetan energia-errendimendua bermatzeko. Gainera, etxebizitza sozialetan teknologia hori erabiltzearen egokitasunari buruz hausnartu zuen. Azaldutakoa, AZEB, Affordable zero Energy Buildings. proiektu europarraren parte da.
Bestalde, Iñigo Ruiz Ayestak Donostiako Arima hotelean teknologien mix kasu bat azaldu zuen, geotermia eta aerotermia instalazio konbinatuarekin. Proiektutik ateratako neurketak eta datuak gai izan dira teknologia bakoitza erabiltzeko modu optimoa zehazteko, errendimendu jakin bateko instalazioa lortzeko.
Industria arloan, Iñigo Arrizabalaga Valbuenak Durangon kokatutako automobilgintza sektoreko enpresa batentzako geotermia eta aerotermia instalazio konbinatua deskribatu zuen. Arrakasta-kasu horrek instalaziotik eratorritako aurrezpen zuzenak erakutsi zituen, hala nola saihetsitako kostuak, aurrezki fiskalak, emandako diru-laguntzak, emisioen murrizketa eta zeharkako aurrezkiak, hala nola aurretiazko instalazioen mantentze-lanen murrizketa eta ur-kontsumoaren murrizketa, besteak beste. Industriako instalazio-aldaketa mota horri ekiteko erronkarik handienak, alde batetik, erabiltzaileak teknologia ez ezagutzea eta industriak eskatzen dituen itzulera-denbora laburrak direla nabarmendu zuen.
Bestalde, Aser Moris Rodriguezek etxebizitza indibidual eta kolektiboen zenbait kasu praktiko azaldu zituen, eta gasaren eta elektrizitatearen kontsumoan izandako aurrezpenak erakutsi zituen. Halaber, izena gorabehera, bero-ponpek hoztu egiten dutela adierazi zuen. Gainera, oso isolatuta dauden etxe pasiboen bultzadarekin, bero-ponpa ezinbestekoa da udan hozteko, eta bero-ponpa alternatiba ona da instalazioak bikoiztea saihesteko.
David Diaz Ramirok Madrilgo Chamberí auzoko hotel batean gasolio-galdara aerotermiaz ordezkatzeko esperientzia kontatu zuen. Aurreikuspenen arabera, emisioen aurrezkiak % 80raino irits daitezke. Instalazioak kudeaketa-sistema bat du, haren errendimenduak optimizatzeko. Izan ere, sentsorika, makinak kudeatzeko sistemak sinplifikatzea eta erabiltzaile-esperientzia hobetzea dira bero-ponpen ekoizleen hurrengo erronka nagusietakoak.
Azkenik, Martin Zabala Azcaratek, Zaragozako San Juan de Dios Ospitalean, gas-galdarak geotermiaz ordezkatzeari buruzko erakusketa batekin itxi zuen jardunaldia. Ordezkapen honen baldintza Espainiako lehen ospitale deskarbonizatua izatea zen. Martinek, ekoizleen ikuspegitik, ad-hoc soluzioa eta prestazioen eta errendimenduen balioak azaltzen ditu bi une oso esanguratzuetan, pandemian eta Filomena borraskan zehar.
Laburbilduz, jardunaldian bero-ponparen erabileren moldakortasuna eta beste teknologia batzuekin konbinatzearen moldakortasuna erakutsi zen. Teknologia berriztagarri eta garbiak sustatzeko guztion ahaleginaren beharra azpimarratu zen, Euskadiko ekoizpen-ehunak eta administrazio publikoek funtsezko zeregina baitute aldaketa bultzatuko duen eskaria sortzeko. Gainera, etorkizun digitala eta berdea lortzeko eraldaketa horrekin batera, enplegu berdea sortu behar da eta talentua erakartzeko teknologia garbi eta digitaletan gaitu behar da. Ekonomia berderanzko trantsizioa erronka handia da, eta, aldi berean, alde egiten ez utzi beharreko aukera.