ERAIKUNE - Cluster de la Construcción de Euskadiwww.eraikune.com

Nola egin ERAIKUNEko kide?

BAZKIDEAK

Eraikuneko bazkide izan daitezke eraikuntzaren sektoreko balio kateak biltzen dituen jardueretako edozeinetan diharduten erakundeak, pertsona fisikoak edo juridikoak eta profesionalak, helbide soziala Euskadin dutenak.

Orobat egin daitezke Eraikuneko bazkide honako hauek: nagusiki bazkide izan litezkeen kideek osaturiko erakunde publikoak eta pribatuak, administrazioak, unibertsitateak, lanbide elkargoak, elkarteak, federazioak edo konfederazioak eta fundazioak, helbide soziala Euskadin dutenak.

Urteko bazkidetza kuota 1.500 eurokoa da (+ BEZa).

Bazkide izateko eskaria egiteko, bazkide gisa izena emateko inprimakia bete behar da, webgunearen bidez.


LANKIDEAK


Eraikuneren lankide izan daitezke Eraikunerekin lankidetza hitzarmenak dituzten edo/eta haren helburuak betetzen laguntzeko diru ekarpenak egiten dituzten erakundeak, pertsona fisikoak edo juridikoak, profesionalak, administrazioak, unibertsitateak, lanbide elkargoak, elkarteak, federazioak edo konfederazioak eta fundazioak.

Lankide izateko eskaria egiteko, lankide gisa izena emateko inprimakia bete behar da, webgunearen bidez.



www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
 Gran Vía, 56-oficinas. 1ª planta Dpto. 11 - 48011 Bilbao, Bizkaia Telf: 944 81 03 04
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz